[Bideoa] Nora doan, arrakasta
Oiartzuar lagun talde bat kañeroz mozorrotu da aurtengo inauterietan.
Oiartzuar talde batek zerbitzu publiko izateko bokazioa du inauterietan. Jon Iragorri, Patxi Xabier Aduriz eta Imanol Areizaga oiartzuarrek bere mozorroarekin asmatu dute beste urte batez.
Iaz autoak garbitzeko helizez mozorrotu baziren, aurten garagardoa hornitzeko gailuz mozorrotu dira. Hainbat oiartzuarrek eskertu dute nektar urrekara jasotzea. Garagardo marka baten iragarkiak zioen bezala (Elhuyarrek hala itzuli du), nora doan, arrakasta. Aurtengo inauterietako mozorrorik kañeroena da beraiena.