'El internado Las Cumbres' telesaila estreinatu dute gaur, Oiartzunen errodatutakoa
Arditurriko meategietan eta Done Eztebe parrokian errodatu dituzte eszena batzuk.
Oiartzun film edo telesailak errodatzeko plato erraldoia bihurtzen ari da azken aldian. Pasa den astean Iciar Bollainek zuzenduta, Maixabel Lasari buruzko filmaren eszena bat errodatu zuten plazan. Errenteria-Oreretan ere egon dira.
Metraje luzeko filmez gain, telesailak ere grabatu dituzte inguruan. El internado Las Cumbres telesaila gaur estreinatuko dute, Amazon Prime Videon, El internado-ren reboota. Arditurriko meategietan eta Done Eztebe parrokian grabatu dituzte hainbat eszena. Tom Rob Smithek zuzendu du beldurrezko telesaila.
Asia Ortega eta Albert Salazar aktoreak dira protagonista nagusiak. Barnetegi batean dauden diziplinarik gabeko ikasleak dira, eta arautegi gogorra ezarriko diete. Barnetegia inguratzen duen basoak ospe beldurgarria du, eta aritzen da Belearen Habia izena duen logia.
Donostiako Zinemaldiaren laguntza izan du telesailak, eta Gipuzkoako beste hainbat txokotan errodatu dute. Honakoa da zerrenda: Artikutzako basoa; Miramar jauregia eta Easo Institutu Politeknikoa, Donostian; Hondarribiko Guadalupe gotorlekuan eta Higerreko itsasargian; Lazkaoko lazkanotarren jauregian; Usurbilgo Torrea villan; eta Astigarragako Loraldi negutegian.