Go!azen ETB1eko saioko aktoreek emanaldia egingo dute hilaren 26an eta gaur hasi dira ikuskizunerako sarrerak saltzen.
Go!azen ikuskizunerako sarrerak erosteko ilara luzeak izan dira gaur.
Ilara luzeak sortu dira gaur Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean.
Go!azen ETB1eko saioko aktoreek emanaldia egingo dute hilaren 26an eta gaur hasi dira ikuskizunerako sarrerak saltzen.
Go!azen fenomenoak arrastoa utziko du Errenterian ere, izan ere, 10:00etan zabaldu dute leihatila sarrerak saltzeko, eta goiztiarrena 06:30erako zegoen ilaran zain sarrerak eskuratzeko. Baita lortu ere. Hamarnaka lagun ziren une honetan itxoiten, guraso, baita aiton-amonak ere. Mantso doa salmenta, antza arazo informatikoren bat izan dutelako leihatilan, baina ilaran zeudenak han gelditu dira, zain, sarrera preziatua lortu nahian.
Ilaratik at zeudenak, harriturik begiratzen zuten bildutako jende mordoa, ‘The Rolling Stones taldearen kontzertua dago ala?’ galdetu duenik ere izan da.
Bi emanaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan 300 lagunentzako lekua duen kulturgunearen auditorioan, 17:30ean lehena, eta 19:30ean, bigarrena. Pertsona bakoitzak bost sarrera erostea du.
Emanaldirako sarreraren prezioa, 3 euro, eta batzuk aldarte onez eta beste batzuk pazientzia gutxiagorekin inbertitutako hainbat ordu.