Haurtzaro Ikastolako komunak, komunak
Oiartzungo Feministen Asanbladak egindako proposamena bere egin du ikastolak.
Iazko ekainean, Oiartzungo Feministen Asanbladak Komun komunak kanpaina abiarazi zuen. Herriko hainbat establezimenduri eskaintza helarazi zieten: komunak sexuaren arabera ez bereiztea.
Ostalaritzako lokalek ez ezik, beste hainbat eragilek ere jaso dute euren eraikinetako komunak misto izateko gonbita. Tartean da Haurtzaro Ikastola. Ikasturte hasieran onartu zuten komunak sexurik bereizketarik gabekoak izatea.
Gaurtik hasi eta ostegunera bitartean, Haurtzaroko komunetan zeinuak jarriko dituzte, komun guztiak edonork erabil ditzakeela erakusteko.