Hotza hasi besterik ez da egin
Oiartzungo gainak zuritzen hasi dira; hotz (are) handiagoa espero da astebururako
Oiartzungo ‘marko alderaezina’, elurtuta.
Ez, ez zara erratu. Hau ez ETBko eguraldi saioaren webgunea, eta argazkia ez du Juan Lameirinhasek edo Lorentxo Portularrumek atera.
Herrigunean elurra ere bota du.
Negurako hiru aste inguru geratzen diren arren, Oiartzungo gainak zuritzen hasi ziren atzo. Hala esnatu dira gaur ere. Elurra, baina, ez da segituan urtuko: asteburuan hotz are handiagoa egingo du. Biharko gutxiengo tenperatura 2 gradukoa izango da, eta igande goizaldean zero azpitik jaitsiko da merkurioa. Gehiengo markak zortzi gradura iritsiko dira bi egunetan. Kontsolatzen ez dena nahi ez duelako da.
Eguraldi iragarpenek ferietako eskopeta baten zehaztasuna izateko ospea duten arren, gauza ziurra da: berokiak eta berogailuak ez dira aparte utzi beharko.