'Barre librea' saioan bakarrizketa eskaini du oiartzuarrak. Izen horrekin, ez da zaila zeri buruz aritu zen igartzea.
Barre librea saioan atzo oiartzuar bat aritu zen, Pili Arbelaitz Mitxelena. Amodio doktorea izenarekin aurkeztu zuen bere burua, eta gaiari buruzko hainbat lezio eman zituen.
Koronasutra zer den azaldu zuen, eta lorategiko belarra moztuta edukitzeko trikimailu bat erakutsi zuen. Ez da gustagarria, baina bai egingarria. Lorategia baldin baduzu, noski.
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/barre-librea/bideoak/osoa/8081718/bideoa-coronasutra-asmatu-du-pili-arbelaitz-doctora-amorek/