Luisa Mitxelena Arbidek 100 urte bete ditu
Udaleko ordezkarien bisita jaso du oiartzuarrak, pandemiak utzi duenean.
Luisa Mitxelena Arbide oiartzuarrak ehun urte bete zituen pasa den abenduaren 16an. Mendeurrena betetzen den egunean ohikoa izaten da udaleko ordezkarien bisita jasotzea.
Mitxelenaren kasuan, ezin izan zuen bere urtebetetze egunean jaso, osasun egoera dela eta. Jexux Leonet alkateak eta Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziaren bisita jaso du.