'Mater', koloretsu, indarkeria sexistaren kontra
Itsas Gelak eta Harituz elkarteek indarkeria sexistaren kontrako tailerra egin dute itsasontzi museoan, elkarlanean.
Itsasoko saregileak batetik, eta lehorreko ehuleak bestetik, ezagutzak elkar trukatuz aritu ziren atzo goizean
Mater itsasontzian. Helburua: indarkeria sexistaren kontrako sareak ehuntzea. Itsas Gelak eta Astigarragako Harituz elkarteak antolatu dute tailerra elkarlanean, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Tailerra
Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuaren barrukoa da, eta ekimen sinboliko eta solidarioa da; mataza bat hildako emakume bakoitzeko.
Proiektuaren mezua gizarteratzen laguntzeko dokumental bat grabatzen ari dira, ‘Hariak’ izenburukoa, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean. C
rowfunding Goteo plataformaren bidez lagundu daiteke proiektua.