Mugeta ardoaren etiketaren ilustrazioa, Oiartzungo jatorrizko izendapenarekin
Ainara Lasa Perez oiartzuarraren diseinua dute Mugeta ardoen etiketek.
Labore Oarsoko kideek ezagutuko dute Bardea olioa. Kasedan ekoizten da, San Pedro del Pinar izeneko etxadian. Almendrondo, olibondo, gari eta garagar soroen ondoan mahastiak dituzte, eta hor sortzen dute Mugeta ardoa. Aurten, lehen aldiz, kontsumo elkartearen dendan aurkitu ahal izango da.
Orain arte etxekoentzako bakarrik ekoizten zuten ardoa merkaturatzea erabaki dute. Ardoaren etiketaren ilustrazioa, nolabait, etxera bueltatuko da. Izan ere, Ainara Lasa Perez oiartzuarrak sortu du botilaren identifikatzailearen diseinua.