Oarsoaldeko Hitza, X aldizkari bat bezain interesgarria
Aldizkaria 'Barre Librea' saioko esketx batean esan zuten komunikabide honen izena.
Ostegunetako pintxopotearen ondoren, Barre librea-ren txanda izaten da. Atzo arratseko umore saioan, Jose Manuel eta Virginia santujaleen esketxean mutilaren ustezko bista arazoak izan zituzten hizpide.
Virginiak esan zuen X aldizkari —edo erotikoa, edo pornoa, edo…— batengatik aldatu ziola “Oarsoaldeako Hitza [sic]”, eta ez zuela diferentziarik nabaritu. Agian, Virginia, bista behar bezala dauka eta sentimendurik haragizaleenak pizten dizkio astekariak. Ikusmen arazoa baino, ikuspuntu arazoa da.
Oarso Bidasoko Hitzara harpidetu eta aldizkari beroa dela frogatu nahi izanez gero, hemen ikus daiteke informazio guztia. Barre Librea ikusteko, berriz, hemen sakatu. Besteak beste, Mirari Martiarena oiartzuarra agertzen da. Agian hark emango zien horren berri.