Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa

Oiartzungo Udal Artxiboko akta zaharrak ikertzen dihardute Ereiten Kultur Zerbitzuek. Oraingoan, populazioari buruz aritu dira.

2021/07/01

Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat.

Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870) politikari nafarrak egin zuen, 1843. urtean. Hala eta guztiz ere, 1856 arte egindako erroldek helburu fiskal bati erantzuten diote, ez demografiko bati (1).

Zorionez, ez dira gutxi gaur arte biziraun duten eta helburu demografikoarekin erabili daitezkeen iturri idatziak, hala nola, mota desberdinetako erroldak edota liburu sakramentalak. Bigarrenak elizari lotutako funtsetan gordetzen diren heinean, lehenengoak udal-dokumentazioaren artean topa daitezke, eta Oiartzungo XVII eta XVIII. mendeetako udal aktei erreparatuz gero, halakorik badagoela ikusiko dugu.

Garaiko biztanleriara gerturatzeko tresna interesgarriak eskaintzen dituzte, beti ere zer helburu bilatzen zuten aintzat hartuz gero; izan ere, helburu horien arabera, biztanleriaren ezagutzan sakontzeko informazioa osatuagoa edo eskasagoa izango da, aberatsagoa edo urriagoa. Edonola ere, gabeziak gabezia, guztiek euskarri interesgarriak osatzen dituzte. Errolda horietako asko esparru militarrari lotuak agertzen zaizkigu; gurean horren oihartzun handia duten alardeetara, hain zuzen ere.

1.- Alardeak
Alardeak oso ohikoak izan ziren Aro Modernoan zehar. Gipuzkoaren kasuan, udal-erakunde pribilegiatu bakoitzak, hau da, Probintziaren batzarretan zuzeneko ordezkaritza zuenetako bakoitzak, eskumenak zituen esparru horretan errekrutatze edo izen-ematea egiteko garaian, behar zen moduko ekitaldiak antolatzeko garaian edota tropen buru izango ziren karguak izendatzerakoan.

Jarduera militar honen helburua herritarrei, bai eskubide guztiak zituzten auzoei zein bestelako biztanleei, armadaren funtzionamendua erakustea eta arma guztiak egoera onean zeudela ikuskatzea zen. Orohar Pazko egunez, edota garaipen militarrak ospatzeko egiten ziren (2).

Udal akten arabera, Oiartzunen dugun lehenengo alardeen erregistroak 1658ko ekainekoa (A-1-1-1, 37 at.) eta 1662ko maiatzekoa dira (A-1-1-2, 41 at.). Ekitaldiari buruzko ohar soil batzuk dira; ez dago parte hartzaileen inguruko informaziorik eta ospakizunari ere, lerro soil batzuk eskaintzen zaizkio: “se guntó la gente en la plaça de Yturrioz con su armas para hacer y celebrer la reseña en que está de costunbre el dicho valle en cada año y aviéndose puesto en horden con su hilera se dio principio a la dicha reseña y desde ella, después de auer recorrido los puestos de donde suelen andar y formado escoadrón, pasaron a la plaça de Alçiuar y en ella así bien andubieron por los puestos acostunbrados…”.

Alta, 1664 urtera salto eginez, auzoz auzo alardean atera ziren gizonen zerrenda motz bat aurkitu ahal izateko (A-1-1-2, 31 au.-31 at. (5. foliazioa). Urte horretatik aurrera, geroz eta ohikoagoak izango dira gizonezkoen errolda luze eta zehatzak. Orohar, 18tik 60 urte bitartean dituzten gizonezkoen zerrendak dira.

Kasu batzuetan kargu militarren izendapenak ageri dira, baina parte hartzaileen izenik gabe; beste batzuetan soldaduen, beraien etxeen eta soinean daramaten armen eta munizioaren berri ematen digute. Azken hauek dira interesgarrienak, ditugun zerrendarik luze eta osoenak diren heinean.

Ikuspuntu demografiko batetik benetan deigarria den lehenengo zerrenda 1673koa da, Frantziarren inbasioa zela eta Elizalden alarde bat ospatu zenekoa (A-1-2-2, 1 au.-7 at.). Dokumentua era bikainean dago antolatua: lehenengo, kargu militarrak banatzen dira eta ondoren bakoitzak eramango dituen eskuadrak zehazten dira, partaide guztien izenekin. Guztira 448 gizonez osatutako lista dugu.

Zenbaitetan, izenaren ondoan ohar batzuk ageri dira, pertsona horrek armak dituen ala ez, egoera fisiko txarrean dagoen eta kanpoan bizi edo une horretan kanpoan dagoen aipatuz: “fuera, ausente” (Joanes Olaziregi Olaso), “es biejo” (Esteban Zubiaurre Garagartza), “ynpedido” (Legarra Eguzkitza), “no tiene armas” (Juan Iriarte Antsilats).

1706ko maiatzera jotzen badugu, Elizalde auzoan egindako errolda bat aurki dezakegu (A-1-13-1, 131 au.-149 au.), alardean ateratzeko egoeran zeuden gizonen inguruko informazioa biltzeko xedearekin egindakoa. Orriaren ezkerraldean etxeen izenak ageri dira; erdian, aldiz, bertan bizi zen pertsonaren izena dugu eta eskuinean, bere menpe zeuden armen kopurua.

Dokumentu honek, gainera, bereizgarri bat eskaintzen du, izan ere badirudi Elizalde auzoko etxe guztien errolda dela, ez alardean parte hartuko zuten gizonena bakarrik. Agindua, 131 au. folioan azaltzen den bezala, argia zen: “etxe guztietara iritsi (…) eta bakoitzean etxearen izena, bertan bizi diren gizonezkoena jarri, abizenak, izan ditzaketen armak eta beharrezko lituzketen munizioak jarriz” (“llegar a todas las casas (…) y en cada vna d’ellas ha de poner el nombre de las casas y de los hombres que biuen en ellas con sus apellidos y con las armas que tubieren y municiones necesarias”).

Hori dela eta, hainbatetan, etxearen izenaren ondoan, emakumeak, elizgizonak edo egoera fisiko txarrean daudenak besterik ez zirela bizi adierazten da, baita gai zirenak baina, arrazoiak arrazoi, Bailaratik kanpo zeudenak ere: “Choquelu: Pphelipe de Arozemena, ausente en Navarra; Martinandiene: una muger; Espalda, una muger; Don Diegoene: Vive clérigo” (I Irudia). Hauek guztiak alardean ateratzetik salbuetsita zeuden, eta ondorioz ez dituzte beraien izenak aipatzen, gorago esan bezala, helburu nagusia militarra baitzen.

Zehaztasun guzti hauen esker Elizalde auzoko biztanleriaren eta bertako etxeen inguruko irudi bat lortu dezakegu, zeharkako informazio mordoa ere ematen baitu, partziala izan arren.

2.- Errege-armada
Gipuzkoak Errege Ogasunean laguntzeko betebeharra zuen, bereziki lurraldearen defentsarekin zerikusia zuten gastuen inguruan. Gastu hauek giza-baliabideetan, Gipuzkoako edo erreinuko mugak defendatzeko bidaltzen ziren soldadutan edota dirutan izan zitezkeen, armagizonei mantenua ordaintzeko sosak emanez (3).

Oiartzunen kasuan, 18-60 urte bitarteko gizonek Hondarribiko gotorlekura bidaltzeko betebeharra zuten, 6 hilabetez. Orokorrean 8tik 16rako soldadu kopurua bidaltzen zen, garai lasaietan, behintzat. Gizon horien inguruko hainbat errolda aurki daitezke udal aktetan, baina ez dira luzeak eta ez dute informazio sakona ematen.

Zorionez, gai honi lotuta badaude beste dokumentu oso interesgarri batzuk. Soldadu hauek Hondarribian egitera behartuta zeuden egonaldiko gastuak, gainerako herritarrek ordaindu behar zituzten. Horri esker, dirua zor zuten pertsonen zerrendak aurki ditzakegu, beti ere 18tik 60 urte bitarteko gizonen betebeharra zela kontuan hartuz.

Noiz edo noiz benetan luzeak diren erroldak aurki ditzakegu, 1709ko abendukoa (A-1-14-2, 323 au.-328 at.), esaterako. Bertan, auzune bakoitzeko biztanleei, eta kasu batzuetan morroiei –beraien izenik eman gabe- ordaintzeko egokitu zitzaiena adierazten da. Hala, Elizaldeko 172 gizon, Altzibarko 63, Ergoiengo 131 izen, egungo Karrika den Bidasorogarrika auzuneko 87 gizon eta Iturriotz auzoko 153 pertsona azaltzen zaizkigu (II Irudia).

Erroldaren bukaeran bi zerrenda txiki ageri dira, adin tarteen inguruko informazioa ematen dutenak: lehenengoan, hasierako zerrendan zeuden baina 60 urtetik gora zituzten pertsonen izenak daude; bigarrenean, berriz, 18 urtetik behera zituztenak. Izan ere, bi adin-talde hauetako gizonak ordaintzetik salbuetsita zeuden.

Aurrekoaren antzera, 1734. urtean (A-1-34-1), diru-ekarpena egin behar zuten gizonezkoen errolda bat dago, baina kasu honetan 5 kategoria edo multzotan banatzen dira: ezkondutako auzoak, ezkongabeko auzoak, ezkondutako biztanleak, ezkongabeko biztanleak eta, azkenik, adinekoak (III Irudia).

Bi dokumentu hauei esker, auzoz-auzo eta etxez-etxe bizi ziren gizon kopuruaren eta emakume ezkonduen inguruko irudi bat izan dezakegu (zenbat auzo, zenbat biztanle, adin jakin batetik gorakoak). Beraien erabilera, aurretik aipatutako mugak kontuan hartuz egin beharra dago, baina galbahea ongi astinduz gero, baliagarriak diren datuak lor daitezke, beste iturri batzuek ematen dizkiguten datuekin uztartuz. Izan ere, helburu militarrarekin burututako zerrendak ez dira udal aktetan ikus daitezkeen bakarrak.

3.- Beste dokumentu batzuk
Orain arte aipatutakoez gain, horien antza duten idatziak behin baino gehiagotan agertzen dira. Horietako zenbait ia urtez urte errepikatzen dira; beste batzuk, berriz, noizean behin agertzen diren errolda edo biztanle zerrendak ditugu.

Horien artean, sagardo-saltzaileekin zerikusia duten hainbat idatzi topa ditzakegu. Hauetan, auzune ezberdinetan saltzeko sagardo garbiz edota “bataiatuz” (urarekin nahastutako edaria, alegia) betetako upelak zituztenen zerrendak ageri dira.

Aurretiaz aipatutako dokumentuekin alderatzen baditugu, zenbait desberdintasun ikusteko parada izango da: batetik, auzo edo biztanleen araberako erroldak dira, nahiz eta sagardo jabe bakoitzak upak zer etxetan dituen adierazi; bestetik, aipamen gutxi diren arren, zerrenda guztietan emakumeen izen-abizenak ageri dira, sagardo ekoizpen, salmenta eta tabernen munduan garrantzi handikoak baitziren Aro Berriko gizartean, baita Oiartzunen ere.

Hor daude, besteak beste, 1720ko erregistroan agertzen diren Maria Josefa Bengoetxeakoa, 10 upamehetako upa bat sagardo garbi bere etxean duena, edo Bernarda Seingoa, Masterrena etxean upa bat sagardo garbi daukana (IV Irudia).

Noizean behin aurki daitezkeen dokumentuen artean biztanleek elizari emandako limosnak ageri dira. Esate baterako, 1661an eta 1677an Done Eztebe elizako sakristia konpontzeko eta elizaren gangak eraikitzeko dirua eman zuten pertsonen zerrenda luzeak aurkitu daitezke (A-1-3-1, 127 at.-139 at.).

Batzuetan gizonen edo emakumeen izenak ageri dira -emakumeenak era askoz urriagoan-; beste batzuetan “el dueño de la casa…” edo “la dueña de la casa…” besterik ez da azaltzen. Fagoaga etxeari dagokionez, berriz, errotaria, etxeko maizterra eta etxeko andrea aipatzen dira, baina modu orokorrean, izen-abizenei aipurik egin gabe.

Iturri hauek biztanleen maila ekonomikoaren berri ematen digute, nahikoa diru zuten pertsonek bakarrik egin zezaketelako horrelako esfortzu ekonomikoa; gainera, bakoitzak emandako diru kopurua ere zehazten du dokumentuak. Beraz, Oiartzungo mailakatze sozialaren berri ematen digu.

Ikusi dugunez, Oiartzungo udal aktak benetan dokumentu interesgarriak dira, kasu honetan garaiko biztanleriaren mapa bat eraikitzeko. Mugak agerikoak dira, adin, genero edota maila ekonomiko kontuetan.

Dena den, auzo, etxe eta bertan bizi ziren pertsonen inguruko datu asko lor ditzakegu, eta zeharkako era batean informazio hutsuneak pixkanaka bete daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

"Jaiak herritik eta herriarentzat" nahi ditu Oaingoz Hauk

2022/05/26
Errenteria-Orereta
2

Alabergako jaiak indartsu datoz

2022/05/24
Errenteria-Orereta
3

Mariskoneko langileek grebara joko dute

2022/05/25
Errenteria-Orereta
4

Koldo Fernandez Etxarte omenduko du Oiartzun KEk igandean

2022/05/26
Oiartzun
5

Bueltan da sagardoaren festa handia

2022/05/23
Oiartzun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.