Ostegun gauean, prime timean, bakarrizketan arituko da ETB1en.

Arrakasta handia edukitzen ari da Barre Librea ETB1eko bakarrizketa saioa. Ostegun gauetan ematen dute, 22:30etik aurrera.
Denboraldi berriarekin batera, mikroa amateurrei ireki diete. Gonbita hori jaso du Lohizune Telletxea oiartzuarrak. Hamazazpi urte besterik ez ditu, eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola bezalako umorearen dinosau… beteranoekin arituko da biharko saioan.