Orkatzek Haurtzaron ikasi nahi dute
Astelehen goizean, eskola orduetan, orkatz bat sartu zen ikastolako eremuan.
Ofizialak urtarrila bukaeran izan baziren ere, ate irekien jardunaldia egin zuten pasa den astelehenean Haurtzaro Ikastolan. Zehazki, handik pasatzen zen orkatz bat sartu zen ikastolaren eremuan, eta ikasle batek grabatu zuen eskuko telefonoarekin.
Orkatz izeneko bat baino gehiago pasatu da ikastolatik, baina hau da lau hankako lehenengoa. Pena matrikulazio kanpaina pasatu dela.