Orratx! Antzerkiaren esker ona lezoarrei
Orratx! Antzerkiak pasa den asteburuan estreinatu zuen Bernarda Albaren bost alabak bere azken lana. Orain arte lan bakoitzarekin egin moduan, bikain erantzun dute lezoarrek eta egindako bi emanaldietan lepo bete zuten Gezala, bita antzezlana ikusteko aukerarik gabe gelditu beste asko. Oarsoaldetik ere hurbildu zirela estreinaldira zehaztu dute antzerki taldeko kideek, eta bertaratutako bailarako bizilagunei ere, lezoarrei bezalaxe, eskerrik beroenak eman dizkiete Orratx! Antzerkiko kideek: “Eskerrak, ez dutelako kale egiten, lan bakoitzeko erantzun biribila ematen dutelako, hor daudelako”.
Erantzun bikaina jaso zutelako pozik, beraz, antzerki talde lezoarra; bestaldean zeudenak ere, oraingoan ere, lan bikaina ondu duelako Orratx! Antzerkiak. Bideoko txaloa, beraien lan bikainarentzat, baina batez ere, ikusle zintzo horiei guztientzat.