San Joan eguna baino lehen hartu dute ikurrina
San Joan arbolan zintzilikatzen duten ikurrineraino igo eta hura hartu du gaur bertan Urko Fernandez gazteak.
Batek baino gehiagok pentsatuko zuen, ondotik igarota, nor izango ote zen hara goraino igoko den zoroa, ikurrinaren bila. Gaur goizean jarri dute San Joan egunaren bezperako arbola Herriko Plazan, eta adar batetik zintzilik, ikurrina. Bi ordu igaro ditu bertan ikurrinak. Izan ere, bertatik pasa da Urko Fernandez gaztea, eta laster batean, arin igo da arbolatik gora ikurrina hartzeko. Baita hartu ere. Une hori zuzenean harrapatu du Juan Diego Ramos Pelukas oreretarrak, bideoa egin, eta bere blogean zintzilikatu du. Hemen lotura (gazteleraz da). Zorionak Urko!