Txosten epidemiologikorik onena, meme formatuan
Oiartxungo memegileak Instagram bidez zabaldu du Asterix eta Obelixen bertsio eguneratua.
Euskal Oasia, uharte paradisutar bat itsaso zakarraren erdian, arantza artean loratu den larrosa… Oiartzunek duen egoera —larritasunik kendu gabe, noski— deskriba ditzaketen milaka sakelako metafora merke erabil daitezke.
Oiartxungo memegileak, baina, XX. mendean sortu zen erresistentziaren ikurretako bat erabili du: Goscinny eta Uderzok sortu zuten Asterix eta Obelixen herrixka galiarra. Babaorum, Laudanum, Aquarium eta Petibonum kanpamenduen izenak Oiartzun inguratzen duten udalerrien izenengatik ordeztu ditu egileak.
Erromatarren legioek baino arrisku handiagoa du eremu gorrian dauden herriek —COVID-19a baino lehen ere bai?—. Egoera Osakidetzaren txosten epidemiologikoen letra eta zenbaki zopak baino argiago deskribatzen du.
Eremu laranjan dauden bitartean, edabe magikoaren jabe izango dira. Herriko edozein terrazatan proba daiteke edabe magikoa. Hori bai, launaka eta 20:00ak baino lehen. Eta zuk, Obelix, ez.