Willian Jose, Hibaikarekin
Ez dirudi, momentuz behintzat, futbola utzi eta arraunean hasiko denik, baina Hibaikari babesa erakutsi dio, behintzat. Willian Jose Da Silva Realeko aurrelaria Errenterian izan zen, Donostia Sagardotegian zehazki, argazkian ikus daiteken moduan, eta bertan duten Hibaika Arraun Elkartearen banderarekin argazkia atera zuen. Argazki hori Hibaika arraun elkarteak berak zabaldu du sare sozialetan, baita eskerrak eman Willian Joseri ere keinuagatik.