Antzerkia (Errenteria-Orereta): Uroc taldearen 'Una mujer en la ventana'
Adineko emakume baten istorioa kontatzen du antzezlanak, bakardadeari buruz mintzatzen da eta bizitzan zehar bildutako oroitzapen eta estimua hartutako gauzak egun batetik bestera alde batera utzi behar izateaz. Sarrerak 8 euro balio ditu. Kultura Kreaktiboa txartelarekin %20ko deskontua egingo da, eta gazte txartela dutenei, langabetuei, 65 urtetik gorakoei, familia ugariei, Euskal Aktoreen Batasunako kideei, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideei, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideei eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideei, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleei, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleei, %10ekoa.
Sarrerak Niesseneko harrera berrian izango dira salgai, astelehenean 17:00etatik 20:00etara, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara. Ikuskizun egunean takilan ordubete lehenago erosteko aukera ere izango da.