Hibaika Arraun Elkarteak denboraldi berriko entrenamenduak hasi ditu, eta zuzendaritzak, arraunean hasi nahi duten guztiak Ondartxo auzoan (hiltegi zaharrean) klubak duen egoitzara hurbiltzera deitu ditu. Gazte eta Senior Mailetako neska-mutilak astelehen, asteazken eta ostiraletan dituzte entrenamenduak 19:30etik aurrera egoitzan bertan.
Izena eman nahi dutenek, beraz, egoitzatik pasa edo
posta elektronikora mezua bidal dezakete.