Isabel Marin filologo eta kulturartekotasunaren alorrean adituak bi eguneko ikastaroa emango du Errenteriako Xenpelar etxean Errenteriako Udaleko kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen sailak antolatuta. Kultur aniztasunean egunrokoan lantzeko teknikak, hausnarketarako praktikak eta gaztazkaren aurrean kudeaketarako erremintak eskainiko ditu Marinek. Elkarteetako kideak, administrazioko langileak, osasun arloko langileak, jendearekin esku hartzen dutenak eta hezkuntza arlokoei zuzendua dago.
Mintegiak bi egun iraungo badu ere bakarrean parte har daiteke. Hilaren 16an eta 17an izango da 9:00etatik 15:00etara eta interesdunek izena eman beharko dute parte hartzeko
posta elektronikoa erabilita edo 943 44 95 96 telefono zenbakira deituta.