Antzerki sormen ikastaroa antolatu du Dejabuk. Asteazkenetan izango da, Niessen kulturgunean, eta antzezle nahiz sortzaileei zuzenduta dago. Ikastaroa Arkaitz Gartziandiak emango du. “Tragediaren, bufoien eta clownaren mundura gerturatzeko tresnak” eskainiko dituela aurreratu dute.
Izena hilaren 25a baino lehen eman beharko da, 943 44 96 34 telefono zenbakian (Kultura Saila). Informazio guztia
Antzerki Labearen webgunean topatu ahal izango da, eta galdera zehatzetarako
email bat jarri dute.