Ikus-entzunezkoak (Errenteria-Orereta): Printze Txikia
Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek elkarlanean abiatutako Bizitu proiektuaren lehen saioa egingo dute. Printze txikia filma emango dute familia osoarentzat. Dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko aukera eman nahi diete iniziatibaren bidez. Sarrera doakoa da, baina txartelak emanaldia hasi aurretik banatuko dituzte kulturgunearen sarreran.