Irteera (Errenteria-Orereta): Gipuzkoako biraren 4. etapa
Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatuta Gipuzkoako biraren 4.etapa egingo dute, Debatik Ukarregi mendatera. Autobusa 07:00etan aterako da Iztietako autobus geltokitik eta 07:15ean Aritzetatik. Izena emateko Urdaburu elkartearen egoitzatik pasa behar dute interesdunek edota 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era bitartean.