Irteera (Pasai Donibane): Donibanetik Donostiara, farolak bisitatuz
Pasai Donibaneko Itaia Kolektiboak farolak bisitatzeko irteera antolatu du iganderako. 10:00etan abiatuko dira oinez, Meipitik. Senokozuloan egingo dute lehen geldialdia Platako Farola bisitatzeko. Ondoren Donostiarako bidea egingo dute oinez, Ulian barrena, eta Grosen bazkalduko dute, norbere etxetik eramango duen janariarekin. 16:00etarako jarri dute azken zita, Donostiako portuan, han katamarana hartu eta Santa Klara irlara igarotzeko, eta hango farola bisitatzeko.
