Mater Museoak zetazeoak eta haien ingurua ezagutu, zientifiko adituekin hitz egin eta parte hartzeko
aukera ematen du. Zetazeoen bizilekuak eta itsas ingurunea ezagutzea dute helburu, bai eta espezieak desberdintzen ikastea: baleak, izurdeak, mazopak… Munduan 84 espezie daude eta Kantauri itsasoan 16 espezie begizta daitezke.
Talde kopurua mugatua da, 35 kidekoa, hain zuzen. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez edo ingelesez egin daiteke.
Irteera honetara eraman beharrekoa: zapataitxi eta ez labaingarriak, eguzkitako krema eta beharrez gero zira eta argazki kamara.
Calle Arraunlaria, S/N, 20110 Pasaia,Guipuzcoa, Gipuzkoa. Mater Ontzia. Itsas Museoa