Jaia (Oiartzun): Txerri Eguna
- 10:00etatik 14:00etara: Ganadu feria.
- 11:00etan: Prosa eta Poesia Sarien banaketa, pleno aretoan.
- 12:00etan: Euskal Dantzak, Haurtzaro Dantza Taldearen eskutik, Landetxe plazan (Laia tabernak antolatuta).
- Eguerdian zehar: Elizalde Dantza Taldeak kalejira egingo du. Lehenengo Euskal Herria plazan egingo dute saioa, gero plazan eta azkenik Madalensoro parean egingo dute azken saioa. Kalejira bat alegia, hainbat txokotan dantza eginez
- 17:00etan: II. Euskal Herriko Truk Txapelketa, Madalensoron. Izena emateko epea 16:45ean hasiko da (Gure Esku Dagok antolatuta).
- 20:00etan: Los Railes country-blues taldearen kontzertua, (Laia tabernak antolatuta).
