
Trintxer elkarteak XXIII. Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako. Parte hartzaileak 08:00etan irtengo dira Azokatik, eta Ulia eta Mendiolatik barna ibilaldia egin ondoren, Euskadi Etorbidean helmugaratuko dira. Han hamaiketakoa banatuko dute antolatzaileek. Bazkaria ere izango d aukera, nahi duenarentzat, Trintxer elkartearen egoitzan. Ibilaldi Neurtuan izena emateko 3 euro ordaindu behar dute Trintxer elkarteko bazkideek eta 5 euro bazkide ez direnek. Bazkariak 15 euro balio du. Bazkaria 14:30ean hasiko da.