Skolastikaren eskutik
Indarkeria, begiradak eta feminismoa izeneko erakusketa ikus daiteke egunotan Xenpelar Etxean, azaroaren 5era arte (asteartea).
Skolastika Bilboko kultur mugimendua da, eta emakumeen sormen lanak lantzen dituzte. Skolastikak azaldu duenez, komikia “kide bikaina da emakumeen aurkako indarkeriaz ohartarazteko eta errealitate horrekiko sentsibilizazioa sortzeko”. Guztira, hamar panel ikusi dituzte emakumeen aurkako indarkeriari, begiradei eta komiki feministari buruz.
Erakusketa Skolastikak eta Errenteriako Udalako Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatu dute elkarlanean. Erakusketa hori Emakume Eskola baten bidean kokatu dute.