Gutuna: "Auzo garbia nahi dugu"
Olibet-Etxeberrieta auzoa txukun garbi egon daiteke… denon ahaleginarekin. Garbitasun pertsonala eta etxekoaz gain, auzoa ere garbi behar dugu. Pandemiak etengabe gogorarazten digu zein garrantzitsua den garbiketa…
Auzoan, herri osoan bezala, egin dira azken urteetan alde horretatik urratsak. Gogoan ditugu udalak doan emandako plastiko tuperrak, konpostarako edukiontziak eta errefuxarako edukiontziak jartzea. Hona hemen, azken honi buruzko gure herriko datuak: 2011n %32a birziklatzen zen eta 2020an %63.
Aurrera pausu nabarmena. Baina hobetu daiteke guztion ahaleginarekin. Gainera badira ere, gure auzoan, onartezinak diren egoerak: Edukiontziak. Hiru edukiontzi gune ditugu. Panier zenaren ondokoa, Olibet 2ren ondokoa eta Olibet 4-5en ondokoa. Denetan dago zabortegia bihurtzeko arriskua. Adibide gisa: Zamalbide kaleko auzokideak aspalditik zabortegi baten ondoan daudela ematen du. Batzuk uzten dituzte edukiontzien kanpoan edozein motatako objektuak, eta hor gelditzen dira, egunak eta egunak ematen dituzte inork jaso gabe. Euria egiten duenean zaborra bustia, usain txarra, arratoiak ere ikusten dira.
Ba dago auzokoa ez den jendea, eta batzuetan enpresetatik, gauez etortzen dena furgonetarekin aulkiak, butakak, etxetresna elektriko, gurpilak… hantxe uztera. Baita Zumardiko tabernetatik kristalezko botilak ekarri eta ondoan utziz. Jarrera hauek ez ditugu onartzen eta behar diren neurriak hartuko ditugu; Udalari, gainera, eskatzen diogu arazo honi buelta emateko egin dezan ahalegin bat.
Udalak jarri du sistema bat (telefonoz deitu, hitzordua jarri eta bertatik pasatzen dira) tamaina handiko hondakinak jasotzeko. Hau da telefonoa: 943 34 13 45.
Arazoa errepikatzen da, maila apalagoan, beste zakarrontzitan.
Txakur kakak. Onartezina da zenbait etxetako espaloietan dagoen txakur kaka eta pixa.
Papresak zabor biltegi bat jartzeko baimena jaso du, bestalde, baina hori egin da auzoari inolako informaziorik eman gabe. Eta jakin nahi dugu zer jarri diguten etxe ondoan.
Gure auzoa garbi egon dadin ahaleginak egingo ditugu, baina aipatu ditugun hiru auziak, ez dira soilik Olibet—Etxebarrietaren auzoko auzi partikularrak. Herriko auzo guztietan antzeko egoerak bizi ditugu. Udalak beharko luke honetan hitza izan, eta ekin.
Juan Mari Saiz, Juan Mari Marcos, Juan Etxepeteleku, Ruben Garcia Vicente eta Joseba Barriola, Olibet-Etxebarrietako bizilagunak.