Gutuna: 'Erraldoi eta buruhandien konpartsaren esker ona'
Mendea bete dute Xanti eta Maialenek eta ospakizun handia egin dute Errenteria-Oreretan erreferenteak diren bi erraldoien urteurrena ospatzeko. Bi erraldoiek bueltan, esker ona azaltzeko, gutuna idatzi dute.
Ehun urte betetzea, elkarte batentzat urteurren garrantzitsuenetako bat da, eta aurten, zorionez, gurea ospatu ahal izan dugu.Gure erraldoi eta buruhandien konpartsaren lehen mendea izan da, prestatu eta erabat gozatu dugun urtebetetzea, bai urtero ospatzen ditugun jaien barruan, baita toki ezberdinetara egiten ditugun irteeretan ere.
Asko dira urte honetan bizi izan ditugun une hunkigarriak, guztiak ilusioz eta emozioz; izan ere, egiaztatu ahal izan dugu bi pertsonaia handi hauek eta haien lagunak herriko biztanle askoren ikur bilakatu direla. Ehun urte ez dira bakarrik betetzen, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu lehenik 1919 urtetik hasita gaur egun arte gure konpartsako kide izan direneiª; batez ere eta bereziki, beren denbora, ahalegin eta entrega eskaini dutenei honaino irits ahal izateko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu halaber, gure mendeurrenaren asteburuan, baita azken madalenetan, guretzako hain berezia izan den ospakizun honekin bat egin duten pertsona, elkarte eta taldeei ere.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, gure konpartsaren ibilbidean zehar jarraitzen gaituzten guztiei; bultzada horrekin, tropa honen arima eta ilusioa are gehiago handitu duzuelako. Eskerrik asko gure herriko kaleak zorionez eta alaitasunez betetzen uzteagatik.
Xanti eta Maialen