Gutuna: "Eta bakarrik bizi garenok Zer? Nola egin Errenterian hondakin handiekin?"
Errenteriako Udalak 2020-11-26an, hondakinen kanpaina berria jarri zuen martxan. Ingurumen-kanpaina berria: hondakin handiak eta erabilitako altzariak ondo bota ditzagun lelo pean. Orain arte egun jakin batzuetan jaitsi zenezakeen biltzeko altzariak: sofak, armairuak, mahaiak, koltxoiak, somierrak, etxetresna elektrikoak, etab. Orain, berriz, 943 341 345 telefonora deitu ondoren (08:00etatik 15:00etara- astelehenetik ostiralera) bilketa zerbitzua etxeko atarian egiten dute.
Eta bakarrik bizi garenok? Eta lan egiten dugunok? Nola lortzen dugu sofa bat bakarrik jaistea?
Aurreko sistema edo moduarekin, norbaiti deituko zenioke (ordu eta egun jakin batean) eta etxe aurrean utziko zenuke (kotxerik beharrik gabe). Orain, berriz, Garbigunera eraman behar duzu baldin eta ezarritako orduetatik kanpo bagabiltza (beraz, norbaiten laguntzabehar duzu kotxeaz gain, horrek dakarren arazoekin).
Zer zerbitzu ematen digute bakarrik bizi garenoi eta lan egiten badugu?
Jakinik bakarrik bizi den gehiengoa emakumea eta heldua dela ez al dugu merezi besteek adinako atentzio eta zerbitzurik?
Errenteriako bizilagun guztientzat hondakin handien zerbitzuen moldaketa eta konponbidea batetik eta bestetik, zerbitzu gabezia horrek sortu dituen eragozpen eta ondorioen berrikustea eta edozein zigorra, ordaindua edo ez, suertatu bada itzultzea eskatzea bidezkoa deritzot.
Olatz Arozena Mujika, Errenteria-Orereta