Orereta Kafearen Haurren Mailako taldeko jokalari baten aita den Patxi Ibarguen Anduezaren gutuna, kirol elkarteen jarreraz hitz egiten.
Nazka -nazka eginda dagoen aita bat naiz. Orereta Kafe futbol taldean jokatzen du nire semeak, bigarren urteko infantiletan (13-14 urte) eta ekipoa atera ahal izateko beste klubetatik joaten diren jokalariak hartzen saiatzen gara herriko talderik txikiena garelako.
Nire haserrea, Beti Ona klubaren jarrerak piztu du. Azken horrek salatu egin gaitu. Salaketaren arrazoia, partida horretan, gure taldeko jokalarien %80ak ez zuela jokatu. Berdinketa egin genuen, 0-0, eta salaketaren ostean, 3-0 izan da emaitza, galdutzat eman digute berdindu genuen partida.
Hemezortzi jokalari ari dira taldean eta hamahiruk jokatu zuten, partidara joan ziren guztiak. Jokalari batzuk, entrenatzera ere ez zaizkigu azaltzen, hori da errealitatea. Halere, esan beharra daukat, Hondarribiaren aurka joan den otsailean jokatu genuenean, hamar jokalarirekin aritu zela gure taldea, jokalari gehiagorik ez genuelako. Han ez zen ezertxo ere gertatu.
Bukatzeko, Beti Ona taldeko arduradunei gogorarazi nahiko nieke 2014-2015 denboraldian nire semea beraiekin zela Futbol 7 egiten 11 urterekin, eta Beti Ona taldetik atera behar izan nuela denboraldi erdian. Partida genuenean Antiguako taldetik lau edo bost jokalari etortzen ziren. Klubak beraiek ateratzen zituen zelaira, eta Beti Onako jokalari zirenak 5 edo 10 minutu baino ez zituztela egiten jokoan: lotsagarria.
Gora Orereta Kafea taldea, eta animo eta besarkada bat jokalariei.
Patxi Ibarguen Andueza Errenteria-Orereta