Gutuna: "Hondakinen bilketa arduratsurako deia"
Hondakinen bereizketa nahiko txukuna egiten ari gara Errenterian, eta aurten %65eko tasa lortu dugu; 2020ko lehen bederatzi hilabeteetan %63an egonkortu da tasa hori.
Hala ere, jakin badakigu hobetzeko kontuak ditugula arlo horretan eta premiazkoena eta kezkagarriena, edukiontzi eremuetan nahita utzitako altzariak, etxetresna elektrikoak… dira. Errenteriako egungo hondakinen araudian espresuki debekatuta dago hori, baina COVID-19ak eragindako pandemia egoeran areagotu egin da.
Herritarrak informatzea dagokigu udal gisa hainbat zentzutan. Lehenik, hondakin horiek kalean uztea ez da onargarria. Ez du balio araudia ezagutzen ez den aitzakia erabiltzea. Edukiontzi eremuan tamaina handiko objektu bat uzten duenak, badaki ingurunearentzat eta gainontzeko bizilagunen kontra ari dela. Horrenbestez, jakin behar du ere bere jarrerak ondorio administratiboak izan ditzakeela, isunak kasu.
Errenteriako Udala hainbat administrazio-zigor tramitatzen ari da. Bide hori erabiltzen jarraituko dugu, eta tamalez, zabaltzen, errealitateari erreparatuta. Ezinbestekoa da, batzuk arduraz jokatzen ez duten bitartean. Ezin da doakoa izan Errenteria garbia mantentzeko dagokigun erantzunkidetasun zatia ez bete, eta arduragabekeria hori ez ordaintzea.
Tamaina handiko hondakinen bilketarako zerbitza martxan da, eta herritarren artean asebetetze handia du. 943 341 345 telefono zenbakira deitu baino ez da egin behar eta tamaina handiko hondakina biltzeko hitzordua jarriko dute. Errenteriarrak zerbitzu hori erabiltzen jarraitzera deitu nahi ditugu.
Hondakinen arloan gauzak ongi egiten jarraitu nahi dugunak herritarren gehiengoa garela sinistuta gaude. Horretarako, oinarrizkoa da herritarren parte hartze eta kolaborazioa; neurri handi batean ematen da elkarlan hori. Altzari, koltxoien… eta tamaina handiko hondakinen abandonuarekin dugun puntu ilunari oraindik eta irmoagoa erantzungo diogu. Ezin dugu jo ezinbestekotzat pertsona kopuru txiki batek bere jarduera okerrekin gure herriaren gaineko irudi ezkor eta narriatua eman dezan. Zigorra erabiliko dugu, ezinbestean. Gutxi batzuk ezin dute atzera bota, askoren artean aurreratu duguna. Udal honen ingurumen apustua da hiri inguru ahalik eta atseginena eta osasungarriena izatea. Instituzioa eta herritarren erantzunkidetasunetik lortzen ari gara, eta aurrera egiten jarraituko dugu.
Bernar Lemos Hiri Mantenuko zinegotzia, eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia, Errenteria.