Gutuna: "Hyundai Oiartzun. Jarrera lotsagarria"
Auto berria erositakoan, Hyundai enpresak bezeroei entregatzen dioen instrukzio orrietan, bost urteko doako azterketa-mantenua eskaintzen du. Baina kontuz, Hyundai enpresak Oiartzunen Lintzirin industriagunean duen tailerrean niri gertatutakoa lotsagarria baita.
Aurreko lau urteetan bezala, azaroaren erdi aldera, nire autoaren azterketa zela eta, Hyundai enpresaren deia jaso nuen. Azaroaren 19rako eman zidaten ordua eta bertara hurbildu nintzenean… sorpresa! Epez kanpo zegoela eta azterketa ordaindu egin beharko nuela adierazi zidaten. Erreklamazioa jarri arren, nire autoa doako azterketarik gabe gelditu da.
Uste dut bezeroekiko izugarrizko errespetu falta dela Hyundairen jarrera. Beraz, autoa Hyundai marka baduzu, adi eta kontuz!
Martxel Toledo Garmendia. Oiartzun.