Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Amalur Saria"

2022/03/31
Joana Mendiburu Garaiar. Laboreko Konplize Taldearen izenean.

Labore Oarsoko kideek iritzi artikulua bidali dute HITZAra, Amalur Sarien harira. Jarraian, hitzez hitz, haiek esandakoak.

Laborek Amalur sariak banatzen dituen lehen aldia da, baina Laboreko konplize taldearen asmoa urteroko sari bihurtzea da.

Amalur hitzak berak dioen bezala, ama , emea, emakumea, eta lurra dira sari hauen bidez omendu nahi ditugunak.

Elikadura, zaintzaren parte den neurrian, emakumeon ardurako funtsezko zeregina izan da eta da. Goi-mailako gizonezko sukaldari gehienek diote amonaren lapiko artean ikasi zutela sukaldatzen, gerra garaietan ere emakumeak geratu izan dira baserriak gobernatzen ganadutik hasi eta baratzeraino eta, gaur egun ere, emakumea da familia gehienetan elikaduraz arduratzen dena, egunero-egunero, elikadura orekatua pentsatu, dirua alferrik xahutu gabe erosketak egin eta otorduak prestatzen dituena.

Beste hainbat esparrutan bezala ordea, bizitzaren oinarrian dauden ardura eta lan horiek guztiak ezkutatu egiten dira. Inork ez dio ahotsik jartzen gero eta apalagoak diren baliabideekin etxeko sabel guztiak betetzeko magia egiten duen etxekoandreari , inork ez du publikoki goraipatzen mimoz beterik igandero bazkaria prestatzen duen amona , inork ez du ikusi ere egiten gizonaren itzalean baserria aurrera ateratzeko lan eta lan ibili den emakumezko baserritarra , inork ez du goresten eguneko menua eskaintzen duen zerbitzariaren lana, inork ez du famatzen arrain-kontserbetako emakumezko langileen lan gogorra. Elikadura-sisteman hasieratik amaiera arte topatuko ditugu guztiz feminizatutako guneak, guztiak ere isilduak eta gutxietsiak.

Haatik, gizonezko sukaldari ospetsuak eta medikuak entzungo ditugu elikadura osasuntsua zer den esaten, gutxitan bada ere, publikoki agertzen diren baserritar gehienak ere gizonezkoak dira eta, batez ere, elikadura-sistema kapitalistarekin aberasten ari diren multinazionaletako buruak gizonezkoak dira.


Argi eta garbi ikusi dugu azken hamarkadetan kapitalismoak eta elikadura-sistema patriarkalak ondorio larriak izan dituela emakumeentzat eta, ondorioz, familientzat. Lana arlo produktibora murriztu du eta etxeetan ezkutatu ugalketa-jarduerak eta zaintza-lanak, lehiakortasuna bultzatu duen neurrian, auzolanak bezalako lan eta espazio kolektiboak desagerrarazi ditu eta, denda txiki eta azoken lekuan supermerkatuak gailendu diren honetan, kontsumitzaileekiko harremanak urrundu ditu. Eguneroko zereginak eta bizitza auzoetatik, herriko kaleetatik desagertzera eraman gaituen sistemak emakumeak isolatu egin ditu, bakoitza bere problemekin.


Laboretik lantzen ari garen proposamena elikadura burujabetzaren alde lan egitea da. Elikadura burujabetza termino potoloa izan daiteke, elikadura osasuntsuaren eskubidea arlo ezberdinetatik aztertzen baitu: ikuspegi ekologikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala hartzen ditu aintzat. Baina, funtsean, laburbildu genezake “bertan ekoitzi eta bertan kontsumitu” esalditxoarekin. Horrek esan nahi du lanpostuak sortzen direla, bertako lurra eta biodibertsitatea zaintzen dela eta, ekoizle eta kontsumitzaileen artean harremanak estutzen direla.

Eta horretan ez gaude bakarrik. Laborek Euskal Herriko 100 ekoizle baino gehiagorekin egiten du lan, 1.100 bazkidetik gora ditu eta harremana dugu Euskal Herriko beste kontsumo elkarteekin. Gaur bertan ere, hemen ditugu gurekin Errenteriako Udala eta Oreretako bilgune feministako kideak. Eta eskertzen ditugun benetan, sari banaketa honetarako eman diguten laguntzagatik.

Eta bakarrik ez gauden bezala, aitortu behar dugu ez garela inondik ere lehenak, Labore ez dela elikadura burujabetzaren alde lan egiten lehena. Laboreren ekarpena eta aberastasuna da kontsumoa ekintza indibidual bat izatetik kolektibo izatera pasatzeko ahaleginean dabilela, bazkidetza sustatuz eta elkarlaguntza-sistemak asmatu nahian.

Baina, gaur egungo elikadura-sistema nagusiaren aurretik, hau da multinazional eta< supermerkatuen aurretik, gure herriak oso bizirik zeuden, denda txikietan bai, eta nola ez, azoketan. Eta bizirik ez ezik, koloretsu eta usaintsu ere bai. Bertako baserritarren barazki eta fruituak itxura batean ez baitira perfektuak izaten, baina bai zaporetsuak. Eta honek ere tontakeria bat ematen du, baina gaur egun garrantzia handiagoa du begitik sartzen denak, ahoratzen dugunak baino. Nahiago dugu zaporerik eta usainik gabeko tomate perfektu bat, zaporetsua den eta zain marroixkak dituen tomate oker bat baino. Eta hori ere arazo bat da, baserritarrak gero eta zailtasun handiagoak dituelako bere ekoizpena merkatuan defendatzeko.

Horregatik guztiagatik, guk eskertu eta omendu egin nahi dugu, zailtasunak zailtasun, gertuko ekonomia honetan sinetsi ez ezik, inurria bezala, bere bizitza oso azoka honen bueltan eman duen Maixabel Arretxe.

Maixabel Arretxe, errenteriarra da, berak dioen bezala kalekoa, baina beti izan du baratze bat inguruan. Maixabelek berak esana da, poliki-poliki hasi zela, hasieran bere baratzeko letxuga eta tomate batzuk auzoko dendara eramaten zituela saltzeko, gerora azoka honetako beste emakume baten bitartez hasi zela saltzen, eta egun batean gizonari esan ziola “neroni joango naiz azokara, postua jarri eta zuzenean saltzera”. Gizonak ez omen zuen fede handiegirik izan, baina berak aurrera egitea erabaki zuen eta eskerrak!!! Apiriletik abendura bitarte, urte luzez, baratzeak eman dion hori saldu du azokako egun guztietan, hutsik egin gabe. Eta guk Amalur sariaren bidez, eskertu nahi dugu Maixabel Arretxe eta, eskertu nahi ditugu bere bitartez, azoka honetan beren ekoizpenak saldu izan dituzten eta saltzen dituzten baserritar emakume guztiak.

Joana Mendiburu Garaiar. Laboreko Konplize Taldearen izenean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.