Gutuna: "Non jolasten dute San Pedroko haurrek euria ari duenean?"
Ibon Arrieta Ouviñak gutuna bidali dio Pasaiako Udalari San Pedroko haurren babeserako azpiegitura eza salatuz.
Ibon Arrieta Ouviña sapedrotarrak gutuna bidali dio Pasaiako Udalari alkateak berriki egindako hainbat adierazpeni erantzunez. Udalaren webgunean haur eta nerabeen eskubideen gaineko atalari erreferentzia egin dio, barrutiaren egoera salatuz. Honakoak dira, euskarara ekarrita, bizilagunak egindako adierazpenak:
Gustatuko litzaidake informazioa eskuratzea jakiteko non jolas dezaketen gure adingabeek euria ari duenean San Pedron. Noizbehinkako fenomeno hori, ezohikoa, urteko hilabete guztietan lagun duguna.
Ahoa betetzen zaigu esanez Pasaiako Udalak UNICEF-en aitortza bat duela, gure seme-alaben babes eta ongizateagatik arduratzen dela… baina hori ez da islatzen, behintzat, San Pedron.
Ez dugu gune bat bera ere estalita eta txikientzako egokituta dagoena, izan ere, orain dela gutxi itxi baitute, gure gogoz kontra, frontoiko alamedako Kutxa (Kutxaespazioa deitzen genion)… baina jada ez dugu hori ere.
Lotsaz gorrituko nintzateke udalaren webgunean haurren arretarekiko erakusten den handikariaren atzean dagoen errealitate triste eta hotzaren atzean San Pedron bizi dugunarekin; uste dut badela garaia lehen arretako arazoa dena konpontzeko eta Interneten erakusten ditugun “apaindura begizta” faltsuak alde batera uzteko, horiek GUZTIEN artean bilatzen duzuen konponbidean ipintzeko, adingabeak merezi duten moduan artatzeko.
Jakin badakigu udalerriko gainontzeko barrutiek badituztela estalpeko azpiegiturak (frontoiak, gimnasioak, kiroldegiak…) San Pedron dena da estalperik gabea, ez baduzue uste, etorri ikustera… atentzioa ematen du.
Mesedez emaguzue soluzio bat berehala eta utzi bazterrak nahasteari horrenbeste logo propagandistiko eta demagogia publiziatariorekin.
Zuen erantzun zintzo eta errealenaren zain,
Mila esker.
Ibon Arrieta Ouviña. San Pedro.