Gutuna (Oiartzun): 'Batxirren lagun eta ingurukoei'
Batxir Oiartzungo gazteak istripua izan zuen udan. Irisgarritasun osoa duen etxebizitza bat behar du, alokairuan. Laguntza eskatu dute herrian.
Batxiren lagun eta ingurukoei,
Pasa berri den udan Batxir oiartzuar gazteak auto istripu larria izan zuen eta honek osasunean kalte handiak eragin zizkion. Ezbehar honen ondorioz Batxir Toledoko Paraplegikoen Ospitalean egon da errekuperazio lanetan buru belarri. Orain Toledoko egonaldia bukatzera doa eta etxera itzultzeko momentua iritsi da.
Istripua gertatu eta segituan jaso zituen bai Batxir baita bere familiak ere lagun eta ingurukoen babesa eta laguntasuna, baita Toledon egon den bitarte honetan ere. Beste behin familiak eskerrak eman nahi dizkie Batxirren lagun eta inguruko guztiei.
Errehabilitazio lanak Donostian egingo ditu hemendik aurrera, baina eguneko zentroa da eta ondorioz Batxirrek bere beharretara egokitutako etxebizitza bat behar du, alokairuan. Etxebizitza egokitua eta guztizko irisgarritasuna duena.
Batxirren familia eta ingurukoak aspaldian gabiltza baldintza hauek bete ditzakeen pisu baten bila, baina momentuan ez da ezer egokirik aurkitu. Horregatik jotzen dugu zuengana. Batxirrek orain behar du etxebizitza, ezin da egoera hau gehiago luzatu. Norbaitek irisgarritasun eta egokitze baldintzak betetzen dituen etxebizitzarik ezagutuz gero edo egokitze lanak egiteko prest dagoen etxebizitzarik ezagutuko balu, alokairuan, mesedez jarri gurekin harremanetan honako telefono zenbaki honetan: 609 81 02 07 (Olga).
Mila esker aldez aurretik,
Batxirren Lagunak.