GUTUNA: 'Patxikuk merezi du'
Martxoaren 22an, Patxiku kanpa izenez ezagutzen den lekuaren inguruko bizilagunok Udal gobernuak eremu horren xehetasun azterlana hasieran onartzeko hartu duen erabakiaren aurkako alegazioa aurkeztu dugu.
Duela ia hiru hamarkada, bizilagunen eta Auzo Elkartearen bizi-kalitate hobearen aldeko errebindikazioei esker, aho batez onartu zen (Udalak, Promotoreak, Arartekoak eta Auzo Elkarteak) aipatutako kanpak egun goza dezakegun berdeguneari eutsiko ziolako akordioa. 2004an eta 2006an Udalak, alde bateko erabakiaz, adostasunezko akordioa bertan behera utzi zuen eta, planeamenduaren aldaketaren bidez, 18 etxebizitza berri eraikitzea onartu zuen, guzti-guztiak salmenta librekoak.
Gai honetaz azken erabakia onartu zenetik 12 urte luze joan dira eta baiki oraingo planeamenduak 18 etxebizitzak jasotzen ditu. Baina, egia da ere, 2004an planeamendu hau partaide ziren alde guztien adostasuna hausteko erabili zen era berean, orain aipatutako adostasuna berreskuratzeko asmoz planeamendua alda daitekeela, hau da, adostasunean parte hartu zuten alde guztien erabakiarekiko errespetua eta, jakina, bizilagunen eta Auzo Elkartearen bizi-kalitate hobearen aldeko errebindikazioekiko errespetua. Hirigintzako baldintzak aldatu dira, okerrera joaz, etxebizitza-dentsitatea ordukoa baino handiagoa baita eta berdeguneena txikiagoa.
Halabeharrez, kanparen gaia hauteskundeen aurre-kanpainari egokitu zaio eta talde politiko guztiek beren proposamenetan herritarren interesen defentsa aurretik jartzen dute, denek galdetzen digute zer nahi dugun, oso ondo. Kasu honetan 90ko hamarkadatik ari gara esaten eta, akordioaren haustea ahalbidetu zuen egoeratik kanpo, orain dute aukera hura berrezarri eta bizilagun guztiontzat bizi-baldintza hobeak babesten zituen ahobatezko adostasuna lehengoratzeko, berdegune baten alde jarriz, zementu gehiagoren alde jarri beharrean. Tresnak badaude, borondate politikoa besterik ez da behar.
Ana Konpañion eta Karlos Murua, Errenteria-Orereta