Joxerramon Zapirain: "Pasaiako Portu Agintaritzak zigor espedienteak zabaldu dizkie zortzi langileri epaiketa batera joateagatik"
Pasaiako Portu Agintaritza zigor espedientea zabaldu die zortzi langileri, hutsegite oso larriak leporatuta, lehengo maiatzaren 14ean Donostian lan erreklamazioengatik egin zen epaiketa batera joateagatik. Langileak epaiketara deituta zeuden auzia daraman epailearengatik. Epaile honek Portu Agintaritzaren kontrako eta eskaria egin duen langilearen aldeko sententzia eman du maiatzaren 22an.
Aipatutako langileek epaiketara joateko asmoa adierazi zuten beren zitazioak erakutsiz, portutik irtetean fitxatu egin zuten eta epaiketa bukatzean beren lanpostuetara itzuli ziren, bi ordu eta erdi beranduago.
Orain, sententzia ezagutu eta gero, enpresak dio langileak epaiketara joateko eskubidea zutela, baina ez “desenkusatuzko betebeharra” eta hori dela eta “lanpostuak utzi izana”, “beren nagusien aginduak ez bete izana”, eta “taldean matxinatzea” leporatzen die enpresak. Enpresarentzako hutsegite oso larriak dira guztiak, eta hutsegite horiek zigor oso handiak edota kaleratzeak ekar ditzakete, zuzendaritzak langile taldea %20 murrizteko mehatxua egina baitu jada.
Portu Agintaritzako LAB sindikatua, enpresa batzordean nagusi denak, espediente hauek salatu nahi ditu, langileen eskubideen kontrakoak direlako. Horrez gain, EAJk izendatutako Ricardo Peña kargura iritsiz geroztik dagoen lan giro jasanezina salatu nahi du. Portu Agintaritzako buruak uko egiten dio enpresa batzordearekin biltzeari, eta bere agintaldia, mehatxuan, debekuan, inposizioan eta errepresioan oinarritzen du.
Joxerramon Zapirain Larraza
Pasaiako Portuko LABen izenean