Orreaga Iritzi Taldeak antolatuta,
Munich 1962: Isildu egia dokumentala aurkeztuko dute datorren asteazkenean (hilak 12) Trintxerpen. Kepa Anabitartek eta Eugenio Urzubialdek aurkeztuko dute Naroa Anabitartek eta Mikel Erauskinek zuzendutako dokumentala. Emanaldiaren ondoren solasaldia izango da, dokumentalean jorratutakoen gaineko irakurketa politikoa egiteko, gaur egungo ikuspuntutik. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Alkateordetzan.