GUTUNA: Pasaiako adinekoen egoitzako erabiltzaileen senideek hitzarmenaren alde
Pasaiako adinekoen egoitzako erabiltzaileen senideek gure kezka adierazi nahi dugu lurraldeko hitzarmen bidezko baten alde langileak egiten ari diren grebak eragin duen egoerarengatik.
Azken bi urtetan negoziazio saiakeratan eman ondoren, blokeo egoera erabatekoa da. Senide gisa, eta egoerak eragiten gaituela ikusita, Diputazioari eskatu nahi diogu parte har dezan, egoera honi bukaera eman diezaion eta hitzarmenaren negoziazioa gauza dadin, horrek gure senideak hobeto artatuak izan daitezen ekarriko duelako.
Itsaso Suarez eta Pasaiako egoitzako beste 27 senide.