Nor gara

Oarso Bidasoko Hitza. Lan taldea

OARSO BIDASOKO HITZA, OARSOALDEKO HITZAren (2003an sortua) eta BIDASOKO HITZAren (2009an sortua) arteko baturaren emaitza da, 2010eko azaroan eman zena.

Oarsoaldeko lau herrietako (Errenteria-Orereta, Pasaia, Oiartzun eta Lezo) eta Bidasoko Gipuzkoa aldeko bietako (Irun eta Hondarribia) tokiko informazioa lantzen dugu, euskaraz, era independente eta pluralean.

Ostiralero papereko astekari bat publikatzen dugu, aktualitatea era lasai, landu eta sosegatuan helaraziz. Eta eguneroko informazioa hiru webguneren bidez ematen dugu: oarsobidasoa.hitza.eus webgune orokorra, oarsoaldea.hitza.eus Oarsoaldeko webgunea, eta bidasoa.hitza.eus Bidasoko webgunea.

Horrez gain, Oarso Bidasoko herri bakoitzak bere Facebook eta Twitter kontu propioak dauzka.