Lurralde Plan Partzialari buruz hitz egiteko eskaera egin dute

Karlos Murua ezker abertzaleko kideak eta Jose Manuel Ferradas Ezker Batukoak (EB) Hirigintza Aholkularitza kontseilua biltzeko eskaera egin dute –biak dira euren alderdien ordezkariak kontseiluan—. Bertan Lurralde Plan Partzialari buruz hitz egitea da euren asmoa.

Biek planaren garrantzia nabarmendu dute, besteak beste, hirigintza proiektuak, errepide eta trenbide sarea, garraio publikoa eta jarduera ekonomiko berrien integrazio estrategiak biltzen direlako. Eskualdearen kasuan, balizko kanpo kaia, bigarren gerrikoa Iruneraino luzatzea eta Lezo-Gaintxurizketarako proposamenak.

Kontseilua lehenbailehen biltzeko eskaera egin dute, alegazioak aurkezteko bi hilabeteko epea baitute erakundeek, elkarteek eta norbanakoek, eta irailaren 29an argitaratu zelako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aldizkari Ofizialean.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend