ENARA zerbitzua jarri dute martxan, herriko dendetako erosketak «erraz, eroso eta erakargarri» egiteko asmoz. Etxetik erosketak egiteko aukera ematen du, etxean bertan edo plazako gailu batean jasotzeko.
Inoizko egoera zailenari eusten ari da Gipuzkoako automozioaren sektorea. Pandemia hasi zenetik beherako joera mantendu dute salmentek, eta minimo historikoetara iritsi dira azken hilabeteetan.
Greziako Lesbos irlako errefuxiatuen kanpalekuan emakumeen segurtasuna hobetzeko egindako ikerketagatik saritu dute, New Yorken.
Atzo (hilak 11), proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu zuen udalean multinazionalak. Hortaz, ez du jarraituko Lanbarrenen egiteko asmoa zuen aktibitatearen tramitazioarekin.
Ar Redadeg lasterketara joateko bidaia antolatu du Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak, bertan bretoiaren alde egingo duten ekitaldian parte hartzeko. Hilaren 25ean (asteazkena da) abiatuko da autobusa herritik.
Aiako Harria Mendi Martxa eta Lasterketaren bigarren ekitaldia egin zuten atzo. Eguraldia lagun, gozatu ederra hartu zuten partaideek.
Munduko Dantzak izeneko ekitaldia egingo dute bihar, Abarka GKEk antolatuta. Mundu osoko hamar dantza tradizional talde gonbidatu dituzte.
Txost palako herriarteko txapelketan ariko da, etxean; Oiarpek aldiz, hainbat partida jokatuko ditu.
Iganderako askotariko ekintzak antolatu dituzte, haur zein haien gurasoei bideratutakoak. 10:30ean hasiko dute festa eguna.
Txupina hurrengo astean botako dute, baina gaur hasiko da festa. Bi asteburuak ekitaldi eta ekintzaz bete dituzte auzoko eragile eta elkarteek.
Hilaren 26an BDCC Ostegunak izeneko jardunaldia egingo dute, kultur zein sormen eragile eta enpresen "esperientzia praktikoak ezagutu eta adituen ezagutza azaltzeko" asmoz. Oarsoaldea garapen agentziak bertaratzeko deia egin du.
Aldundiaren eta Lankuren ekimenez hemezortzi bertso saio egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, bi Oarsoaldean.
Eros ezazu Ane Zufiaurre Seijo irudigileak OARSO BIDASOKO HITZArentzat diseinatutako poltsa.