Ehun iheslari baino gehiago erreskatatu berri ditu ‘Aita Mari’ ontziak Libia eta Italia artean. Porturatu dituzten arren, bidean beste hainbat ontzi utzi behar izan dituzte Mediterraneoko uretan.
Emakumeen Mundu Martxaren bosgarren ekintza bukatuko da bihar. Zubiak izan dira aurten aukeratutako ikurra, pertsonen joan-etorria bermatu beharko luketela aldarrikatu baitute.
Pasaiako Udalak emakume migranteek udalerriari egiten dioten ekarpena aintzatesteko sorkuntza proiektua jarri du martxan. ‘Ikusiko ahal gaituzte!’ titulua jarri diote egitasmoari emakumeek.
'Baina zer ari zaigu gertatzen?' titulupean Pasaiako 44 emakumeren testigantzak jaso dituzte: "Horren emaitza kontakizun kolektibo bat da".
Pasaiako Mugimendu Feministak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren baitan. Egun hartan bertan elkarretaratzeak egingo dituzte barruti bakoitzean.
9:30ean Pasai Donibanen bildu dira, gero Oarsoaldea zeharkatu eta 12:00etan Errenteriako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzearekin amaitzeko.
Ion Carballo trintxerpetarrak brontzezko domina lortu du gizonezkoen senior kategorian, eta Laura Zunzunegui antxotarrak emakumezko juniorretan.
Saneamendu arazoentzako irtenbide teknikoa aurkeztu dio Aldundiak Pasaiako Udalari. Erabakiak hartzeko bizilagunen iritzia kontuan hartu nahi du alkateak.
Gure webguneetako atal berezian ikusi eta deskargatu daiteke.
Areto futboleko gizonek -eta euren lehiakideek- asteburu honetan egindako jardunaldien baitan egongo da antxotarren igoerarako aukera.
Pasaian kenduta, beste hiru herrietan 100dik beherako tasak dituzte atzoko datuen arabera. Atzo, Oarsoaldea osoan, COVID-19agatik hiru kutsatu.
Uraren kalitate txarra aitzakiatzat hartuta, milaka euroko kostua izan dezaketen ekipoak saltzen saiatzen ari dira hainbat enpresen edo udalaren izenean.
Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak azaldu du euren proposamena eta Adifena konbinagarriak direla, "borondate" kontua dela biak aintzakotzat hartzea.