Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Larunbatean hasiko da hirugarren Aldaketarako Marea

Egitasmoak itsasoaren eta ingurumenaren zaintza ditu ardatz, eta urritik abendura jarduera mordoa antolatu dituzte Pasaian herritarren parte hartzea eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/08

Hemen da Aldaketarako Marearen hirugarren edizioa. Larunbatean (hilaren 10ean) jarriko dira martxan. Materrek antolatuta, Donibaneko Alabortza senadia ikertuko dute, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Aldaketarako Mareak itsasoaren eta ingurumenaren zaintza ditu ardatz, eta urritik abendura jarduera mordoa antolatu dituzte Pasaian herritarren parte hartzea eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko.

Egitasmoaren hirugarren ekitaldian Pasaiako Udala, Mater, CIMASUB, Buceo Donosti, Pasaia Kayak, AZTI, Laurak Bat eta Blas de Lezo LHII eragileak elkarlanean arituko dira. Aurkezpenean honakoek hartu dute parte: Emilio Cachafeirok (Pasaia Kayak), Ana Etxabek (Laurak Bat), Mikel Aranzabalek (Blas de Lezo LHII), David Sanchezek eta Lourdes Anzak (CIMASUB), Teo Alberrok (Pasaiako alkatea), Joana Auzokoak (Pasaiako Udaleko Ingurumen teknikaria), Oscar Mayorrek eta Mari Paz Lopezek (Buceo Donosti), Maria Calvok (AZTI) eta Izaskun Suberbiolak (Mater).

Sustatzaileen arabera, Aldaketarako Marearen helburuak dira herritarrak itsasoaren eta kostaldearen zaintzara hurbiltzea, ingurumenaren gaineko kontzientziazioa sustatzea eta herritarren parte hartzea bultzatzea, honako arlo hauek sustatuz: itsas hondakinen prebentzioa eta bilketa, itsas ekosistemaren ezagutza, klima aldaketara egokitzea eta ingurumen hezkuntza.

2024an sortu zenetik, Aldaketarako Marea elkarlanerako programa gisa sendotu dela adierazi dute antolatzaileek, Pasaiako hainbat eragile eta erakunderen ezagutza eta jarduerak bateratuz. Aurten Blas de Lezo LHIIk bat egin du egitasmoarekin, ikasleen parte hartzearen bidez itsas hondakinen bilketa eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa ikasgeletan ere sustatzeko.

Urritik abendura, hiru hilabetez, askotariko jarduerak egingo dira Pasaian: kostaldea eta itsas ekosistemak ezagutzeko irteerak, itsas hondakinen bilketa eta arrantza, itsas hondoaren garbiketak, klima aldaketara egokitzeko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilbidea, erakusketak, ipuin kontaketak eta itsaspeko zinemari lotutako jarduerak.

III. Aldaketarako Marea

Hilak 10

  • 10:00-13:00: Kostaldea Ikertzen: Alabortza. Materrek antolatuta.

Hilak 11

  • 09:00-14:00: Kostaldea Ikertzen: Erentzin. Materrek antolatuta.

Hilak 18

  • 10:00-13:00: Itsas hondakinen arrantza. Materrek antolatuta.
  • Itsas hondoaren garbiketa. Buceo Donosti, Mater, Pasaia Kayak eta Itsas Zaintza Sareak antolatuta.

Hilak 19

  • 11:00: Asteklimaren barruan, Trintxerpe eta San Pedroko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldi irekia. Pasaiako Udalak antolatuta. Izen emateak: 628 53 23 03 edo helbide elektronikoa.

Hilaren 19tik aurrera

  • Itsas hondotik eta uretatik ateratako hondakinen erakusketa, Donibaneko Bizkaia plazan. Mater, Buceo Donosti, Blas de Lezo LHII eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Hilak 20

  • 18:30: Asteklimaren barruan, Donibaneko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldia. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Pasaiako Udalak antolatuta.

Hilak 23

  • 11:00: Asteklimaren barruan, Antxoko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldi irekia. Pasaiako Udalak antolatuta. Izen emateak: 628 53 23 03 edo helbide elektronikoa.
  • 17:30: Asteklimaren barruan, Itsasontzia ipuin kontaketa, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik, San Pedroko Udal Aretoan. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Materrek eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Hilak 24

  • 10:00-14:00: Kostaldea Ikertzen: Murgita. Materrek antolatuta.

Hilak 25

  • 11:00-13:00: Alabortzako hondakin bilketa. Materrek antolatuta.

Hilak 31

  • 11:00-14:00: Itsas hondakinen arrantza. Materrek antolatuta.

Azaroak 8

  • 11:00-14:00: Itsas hondakinen arrantza. Materrek antolatuta.

Azaroak 14

  • 10:00-13:00: Kostaldea Ikertzen: Asturiaga. Materrek antolatuta.

Azaroak 15

  • Molinao Eguna. Jarduerak: Molinao errekaren garbiketa eta laginketa, eta Zetazeoak ipuin kontaketa, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik. Mater, Pasaiako Udala, Laurak Bat eta Behemendik antolatuta.
  • 09:30-14:00: Kostaldea Ikertzen: Artzu. Materrek antolatuta.

Azaroak 28

  • 11:00-13:00: Itsas Zaintza Sareko Makrobilketa. Materrek eta Itsas Zaintza Sareak antolatuta.

Azaroak 29

  • 11:00-13:00: Alabortzako hondakin bilketa. Materrek antolatuta.

Azaroan zehar

  • Itsasoko hondakinen bilketak. Blas de Lezo LHIIko ikasleek hainbat bilketa ekintza egingo dituzte.
  • AZTIren Ulysses proiektuaren zabalkunde kanpainaren hasiera.

Abenduak 2

  • 19:00-20:30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan. CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduaren 2tik 16ra

  • Itsaspeko argazkien erakusketa. Donibaneko kulturguneko erabilera anitzeko gelan. CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduak 3

  • Adinzikloa. CIMASUB eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduak 9

  • 19:00-20:30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduak 10

  • Txikizikloa. CIMASUB, Mater eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduak 15

  • 17:30: Altxorra ipuin kontaketa, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik, Donibaneko Ubera liburutegian. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Materrek eta Pasaiako Udalak antolatuta.

Abenduak 16

  • 19:00-20:30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udalak antolatua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.