
Donibaneko saneamendua sarea birgaitzeko lanen lehen faseko hitzarmena baikor baloratu du Pasaiako Udalak. Herritarrek egindako ekarpenak nabarmendu ditu.

Aldundiak adierazi du obren zati bat lizitatzeko aukera emango duen erakundeen arteko akordioa egin dela.

Akordioaren baitan, errefusa egunero jasoko da, eta plastikoaren bilketa eta edukiontzien garbiketak maizago egingo dira.

Martxan da Zero Zabor Uretan kanpaina, itsas hondakinen arazoari buruz gogoeta egiteko eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte hartzailea.

Parkea Bizirik Kukulunberak jaio berri diren bi urubi txiten bideoa zabaldu du. Errenteria-Oreretako errekasto baten aldameneko basotxo batean jaio dira bi txita horiek.

Azken orduetako euri jasek eragin dute ezbeharra, Frontoiko Zumardia aldapan. Hainbat bizilagun etxetik atera dituzte, eta ostatu emango diete. Morales Oliver eta Zamatete arteko kalea itxi egin da.

Obra osoaren lehen faseari dagokion jendaurreko proiektuarekin "pozik" badaude ere, alegazioak aurkeztu dituzte.

Hilaren 16ko (larunbata) 10:00etan hasiko da batzarra. Lizeoko instalazioa bisitatzeko aukera izango dute bazkideek.

Elizaldeko patioko zuhaitzen egoera kaxkarra salatu du herritar batek, eta udalari dei egin horiek konpontzeko.

Iniziatibaren helburua da hondakin organikoen bilketa sistema hobetzea, herritarrei erabilera errazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko.

Ibaitik gertu dauden berdeguneak garbitzen eta Oiartzun ibaiaren biodibertsitatea ezagutzen izan dira egunotan ikasleak.

Hilaren 10ean egingo du saioa Furgobaratzak 18:00etan hasita, Arramendiko baratze parkean.

Hala ere, zatirik zailena egiteke dagoela esan du alderdi jeltzaleak, eta EH Bilduri proiektuaren gainerakoa bermatzeko eskatu dio.

Portuan atrakatuta dauden ontziei aukera emango die lehorreko sarera konektatzeko, energia berriztagarriz hornitzeko eta atmosferaren eta akustikaren kutsadura murrizteko.

Sozialistek, duela urtebete haiek aurkeztu eta onartu zen mozioaren neurriak ez direla aktibatu salatu dute.

Udalak zarata-maparen azterlana egin du, eta lan hori herritarrekin partekatuko du. Saioa hilaren 12an izango da, Reina aretoan, 18:30ean.

Sasoiko zortzigarren irteera egingo du igandean (hilaren 10ean) Lezoko Xoxolur Mendi Klubak. Lasarte-Oriatik, Buruntza mendi alderako bidea egingo dute.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 26an Donibaneko senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Nafarroa aldean izan ziren igandean Xoxolur Mendi Klubeko kideak Etxeberri eta Arakil arteko bidea egiten.

2025eko maiatzetik da martxan eskualdeko energia bulegoa. Dituen baliabideen berri emateko Lezoko hitzaldia hilaren 20an izango da.