"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Seabin Pasaiak ia bost kilogramo hondakin jaso zituen martxoan

Orotara, 4.070 hondakin bildu zituen Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren itsas zakarrontziak joan den martxoan.

Jasotako hondakin gehienak plastikozkoak izan ziren.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak itsas hondakinen hilabeteroko bilketarekin jarraitzen du. Seabin Pasaia itsas zakarrontziak joan den martxoan bildutako hondakinen informazioa eman berri dute. Orotara, 4,78 kilogramo hondakin jaso zituzten. Zenbatekoari erreparatuta, 4.070 hondakin izan ziren. Mater-eko iturriek gaineratu dute, hondakinez gain, Ulva Intestinalis izeneko alga mordoa ere bildu zituztela martxoan, ohikoak  baitira urteko garai horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.