
Erromeria Eguna, beste urte batez, erraldoia izaten ari da. HITZA kamerarekin dantzarien atzetik ibili da gaur.

Haurren danborrada nagusitu da gaur Trintxerpeko jaietan. Dozenaka bizilagun hurbildu dira barrutiko txikienak zein herri kirolak ikustera.

Madalenak hasi aurreko txistularien kontzertuak Pantxoa eta Peio izango ditu gonbidatu berezi. Festetako protagonistak ere goretsiko dituzte.

Musikari eta bere herriari ekarpen itzela egin dio, baita egiten jarraitu ere, Piratak. Ekarpen handi horren ordaina, edo zati bat bederen, jasoko du aurtengo jaien txupina piztean.

Aro berriko hirugarren Gaintxurizketako Festak egingo dituzte abuztuaren 14tik (ostirala da) 16ra Antxillastegiko eremuan.

Askotariko jarduerekin osatutako programa izango da hilaren 21etik 25era Lino zein Panier guneetan.

Haur krosaren testuinguruan egingo dio Laxgarri omenaldia, hilaren 24an, 12:00etan.

'Ez bazaude eroso, erasoa da' lelopean kanpaina martxan jarri du udalak aurten ere.

Atzo hasi ziren 2026ko Karmengo Amaren Jaiak. Igandera arte izango dira indarrean Pasaiako laugarren festak.

Oiartzungo Feministen Asanbladak Xanistebanetako egitarau feminista argitaratu du. Agerraldi feminista eta bazkari feminista izango dira, besteak beste, aurtengoan.

Bixkor txarangak girotuko ditu hilaren 22 eta 23ko dianak. Gazte-gazteak dira taldekideak, ia denak errenteriarrak. Ilusio berezia egiten die herriko festen zati goiztiar izatea.

Mende erdia beteko du aurten Josetxo Etxandiren Oroimenezko Pilota Txapelketak. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena.

Santioen programazioaren barruan, sokamuturra egingo da hilaren 25ean eta 31n, 08:00etatik 09:00etara. Udalak hainbat ohartarazpen egin ditu.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Madalenetako kartel lehiaketa irabazitako lan guztiak bildu ditu udalak erakusketara, 1985ean hasi eta aurten arte. 2020 eta 2021ean pandemiarekin bertan behera utzi zuten sariketa.

Karmenetako feria eremua Zirizako aparkalekuan jarriko da, eta ezin izango da bertan aparkatu hilaren 12tik. Alternatiba gisa, Rodolfoko eremua gaituko da jaietan.

Gaurko protagonistak Antxoko gazteak badira ere, txikienek eta handienek ere goiz ederra pasa dute buruhandi eta erraldoiekin.

Usoz egun osoz egongo da zabalik, ordu mugarik gabe. Don Bosco, aldiz, 08:00etatik 22:30era egongo da irekita, eta gauez itxi egingo dute.

Madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik zuzenean ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak.

Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna egingo da bihar Trintxerpen, 18:00etatik 21:00etara bitartean.