Pablo Eneako Mendi Jaiak, hilaren 18tik 20ra
Uda bukatzeko plan ezin hobea dute San Pedron, asteburuan barruti moreko auzoko jaiak ospatuko baitira, jarduera mordoarekin.
Uda bukatzeko plan ezin hobea dute San Pedroko Pablo Enea auzoko bizilagunek, hilaren 18tik 20ra bitartean (ostiraletik larunbatera) Mendi Jaiak ospatuko baitira. Auzotarrek jarduera mordoa prestatu dituzte aurten ere festez gozatzeko. Hona hemen egitaraua egunez egun:
Pablo Eneako Mendi Jaiak
Hilak 18, ostirala
- 19:00: Txupinazoa.
- 19:15: Buruhandiak eta txistulariak.
- 19:30: Sardina jana.
- 20:30: Afaria txosnan (bakoitzak berea).
- 22:00: Dantza erakustaldia Showtime taldearekin.
- 23:30: DJa.
Hilak 19, larunbata
- 10:00: Diana.
- 11:00: Haur jolasak.
- 12:00: Apar festa.
- 16:00: Puzgarriak eta jokoak.
- 16:00: Partxis txapelketa (izen emateak txosnan).
- 16:00: Mus txapelketa (izen emateak Parisien tabernan).
- 17:00: Bote txapelketa (izen emateak La Cepa tabernan).
- 19:00: Buruhandiak.
- 20:00: Bokatak txosnan.
- 21:30: Karaokea.
- 23:00: DJa.
Hilak 20, igandea
- 10:00: Diana.
- 11:00: Herri kirolak.
- 11:00: Tortilla txapelketa.
- 13:30: Herri bazkaria (izen emateak txosnan).
- 16:00: Haurrentzako emanaldia.
- 18:00: Txokolatada.
- 19:00: Buruhandiak.
- 20:00: Txupinazoa.
